Olaizola-Zabaleta vs Altuna-Albisu, bikote aldaketa saninazioetako pilota jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 19a, 11:10

Ilunpe pilota elkarteak eta Azpeitiko Udalak San Inazio egunerako antolaturiko pilota jaialdian aldaketa txiki bat izan da. Partida nagusia jokatuko duten pilotariek gaur egun duten maila kontuan izanda, eta partidari emozioa emateko asmoarekin, bikoteak gurutzatzea erabaki da. Modu horretan, hasiera batean aurreikusitako lau pilotariak mantentzen dira, baina bikoteak modu honetan osatuko dituzte: Olaizola II-Zabaleta eta Altuna III-Albisu.\ \ Gogoratu partidak uztailaren 31n jokatuko direla Izarraitz pilotalekuan, 22:30ean hasita. Jaialdiko lehen partidan bi azpeitiar izango dira aurrez aurre: Alberdi-Aranguren eta Egiguren V-Erostarbe.\ \ Sarrerak Interneteko Entradium plataforman daude eskuragai, 30 eurotan (https://entradium.com/events/san-inazioetako-pilota-jaialdia-festival-de-pelota-de-san-ignacios-azpeitia); eta Izarraitz pilotalekuko leihatilan ere jarriko dira salgai, uztailaren 27an 11:00etatik 13:00etara, eta uztailaren 31n 12:00etatik 14:00etara eta 20:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide