Uztailaren 12ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan honako zenbaki hau izan zen saritua: 13.475. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Iñaki Aramendi, taldeko premasterra.\
\
Joan den ostiralean jaso zuen saria Aramendik Halcon Bidaiaken bulegoan; Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia irabazi du, eta Maite Lazkano Azpeitiko Halcon Bidaiakeko arduradunaren eskutik jaso zuen saria.\
\
Zorionak Iñaki, eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide