Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Fridays For Future (FFF), Greta Thunberg aurpegi ezagun duen klima aldaketa gelditzearen aldeko ikasle mugimenduak, lehen nazioarteko bilera egin du aste honetan Lausanan (Suitza). Bilkura horretan parte hartu duenetako bat da Mikel Izurieta azpeitiarra. Izurieta Bilboko FFF taldekoekin izan da Suitzan, eta bileraren eta mugimenduaren gainean hitz egin du 'Berria' egunkarian.\
\
Esteka honetan irakur daiteke 'Berria'-n egin duten erreportajea: https://www.berria.eus/paperekoa/1872/011/001/2019-08-08/bizirik-irauteko-ekintzen-eske.htm\
\
Argazkian, ezkerrekoa da Izurieta. (Bilboko FFF)
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide