Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abu. 16a, 08:37

Ostegunean, abuztuaren 15ean, Izarraitz igeri elkarteko igerilari talde batek 51. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten, Donostian.\ \ Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 60 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko bi igerilarik parte hartu zuten lehian, eta biek igerialdi txukuna burutu zuten; aipagarriena Elene Suduperen zazpigarren postua izan zen. Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren: Elene Sudupek 7. postua eta Anne Sagarmendik 21. postua.\ \ Helduek, Zurriolan hasi eta Kontxaraino egin ohi dute igeri Donostiako Aste Nagusiaren barruan egiten den Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian. Atzo, itsasoa zakar zegoela eta, Fortuna kirol elkarteak ibilbidea aldatzea erabaki zuen. Azkenean, Kontxan hasi zuten proba: lehenik portura joan ziren igerilariak, ondoren irlara, eta azkenik, Tenisaren pareraino joanda berriro Kontxako handartzara itzuli ziren.\ \ Guztira, 500 parte hartzaile izan ziren lehian, eta horietako batzuk Izarriatz igeri elkartekoak ziren. Horiek ere zeharkaldi ona egin zuten, nahiz eta gehiengoak betiko ibilbidea gustukoagoa izan. Helduen artean, Iñaki Etxeberriak (beterano 2. mailan) lortu zuen podiumera igotzea; hirugarren egin zuen Izarraitzeko kideak.\ \ Zorionak, guztiei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide