Podiumeko bi postu, Txingudiko igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abu. 19a, 16:42

Atzo, igandea, Txingudiko Badiako XVI. Igerialdia jokatu zen Hondarribiko hondartzan. Izarraitz elkarteko kideek lan ona egin zuten, eta ondorioz, podiumetan bi postu lortuta etxeratu ziren.\ \ Aurrena, 11:30ean, infantil mailako 40 igerilari irten ziren Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko Elene Sudupek, hain zuzen ere, proba horretan parte hartu zuen, eta hirugarren postua eskuratu zuen.\ \ Ondoren, 12:00etan, hasi zen helduen zeharkaldia Hondarribiko Butron pasealekutik. Izarraitz igeri elkarteko lau igerilarik parte hartu zuten; Iñaki Etxeberriak, Cristina Alberdik, Jone Garatek eta Alazne Sudupek.\ \ Irteeratik helmugara bitartean 2.600 metroko ibilbidea egin behar zuten 212 parte-hartzaileek, eta oso txukun aritu ziren gure taldeko igerilariak.\ \ Hona hemen Izarraitzeko helduek lortutako postuak:\ \ • Iñaki Etxeberriak 46. postua. 2. beteranoa izan zen, 2 mailan.\ • Alazne Sudupek 52. postua. 10. izan zen senior mailan.\ • Cristina Alberdik 72. postua. 13. sailkatu zen senior mailan.\ • Jone Garatek 84. postua. 14. izan zen senior mailan.\ \ Zorionak, guztiei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide