Ignacio Arakistain piano-jotzaileak kontzertua eskainiko du gaur, osteguna, Donostiako Convent Gardeneko terrazan, 20:00tan hasita, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. \
\
Musikeler egitasmoa dela-eta emango du kontzertua Arakistainek, Garazi Navas bikote duela. Hain zuzen ere, Arakistainek eta Navasek Ezust taldea osatzen dute, eta tango, vals nahiz jazz doinuak eta musika garaikidea entzun ahal izango dira saioan. \
\
Musikeler egitasmoa Musikenek eta Kelerrek antolatu dute, gazteak Musika Hamabostaldira gerturatzeko asmoarekin.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide