Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, abuztuaren 25ean, Irlako XXII. Igeriketa Zeharkaldia izango da Donostian, Atletico San Sebastian elkarteak antolatuta. Izarraitz igeri elkarteko kideak bertan izango dira, beste azpeitiar batzuekin batera.\
\
Atletiko San Sebastian elkarteak Kontxan duen egoitzaren paretik hasiko da infantilen proba, 10:30ean; neska-mutilek 600 metrotako igerialdia egin beharko dute. Gero, 11:00etan eta toki berean hasiko da helduen igerialdia. Parte-hartzaileek 3.000 metro egin beharko dituzte Santa Klarako irla inguratuz.\
\
Zorte on guztiei!
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide