Azpeititik babesa Errotxapeako, Burlatako, Tolosako, Zizurko eta Larraungo gaztetxeei

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 2a, 10:06

Errotxapea, Printza, Burlata, Esparru eta Ezpala, Azpeitiko Gaztetxeko kideok zuekin gaude! Argi dugu errepresioaren aurrean gaztetxeak defendatzea dela gure ardura, eta horretan gabiltza.\ \ Errotxapeako gaztetxean martxan da erresistentzia, eta dagoeneko hor izan garen bezala izango gara aurrerantzean ere. Larraungo Printzan, Zizur Nagusiko Esparrun eta Burlatako gaztetxean hainbat izan dira jasan dituzten erasoak nahiz jazarpenak, eta horiek guztiak gaitzesten ditugu. Hori ez ezik, Tolosako Ezpala gaztetxeko kide bat epaitua izango da datozen egunetan gaztetxeen alde lan egiteagatik. Hori guztiaz jakitun, bidelagun izango gaituzue!\ \ Era berean, Erraki gune autogestionatuen babes sarea egiten ari den lan nekaezina azpimarratu nahi dugu; izan ere, saretzeak soilik salba gaitzake. \ \ Ikasturtea hasi aurreko balorazioa egiten egon gara asteburuan gaztetxeko zenbait kide, eta babesa agertzeko argazki hau ateratzeko tartea hartu dugu.\ \ Antolatuz, borrokatuz, gaztetxeak aurrera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide