Azpeitia gorriztatu da dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 7a, 09:05

Azpeitia gorriztatu da dagoeneko. Mila esker Azpeitiko Udalari aniztasun funtzionalaren inguruan erakusten ari zareten sentsibilizazioagatik eta atzo iluntzean konkretuki duchenne duten pertsonen alde Azoka Plaza gorriztatzeagatik, Irenen alde.\ Keinu txiki bat besterik ez dela esango duzue baina horrelako \"gauza txiki” askorekin egiten dugu handia Marea Urdina. Gora zuek! Mila mila esker.\ \ Gaur, irailak 7, Duchenneren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da. Gure elkarteko kide den Ireni babesa emateko, Marea Urdinak ondorengo egitasmoak jarri ditugu martxan:\ \ - Elkarretaratzea: Azpeitiko plazan, 20:30ean, Azoka Plazan argi gorriak piztu arte (zerbait gorria ekarri jantzita).\ - Gorriztatu zaitez: zerbait gorria jantzi ezazu egun horretan (kamiseta, prakak, oinetakoak...), argazkia atera eta bidal diezaiguzu Marea Urdinara.\ \ Animatu eta #Gorriztatuzaitez!\ Marea Urdina

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide