Urtero bezala, iraileko egun hauetan Azpeitian dugu Gipuzkoa XLVI. Nazioarteko Trofeoaren argazki bilduma. \
\
Gipuzkoa Trofeo argazki lehiaketa 1948. urtean antolatu zen aurreneko aldiz. Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura.\
\
Aurtengo lehiaketa honetan mundu guztiko 30 herrialdetako 303 argazkilarik hartu dute parte. Guztira, 2.789 argazki aurkeztu dira.\
\
Oraingoan, Jordi Ventura Carbo kataluniarrak aurkeztutako 'Vanarasi' argazkia izan da garailea. \
\
Erakusketa Betharram aretoan izango duzue ikusgai, Irailaren 14tik 29ra. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide