Asteburuko emaitzak\

Erabiltzailearen aurpegia \N

Asteburuko emaitzak\ \ Aste honetan hasi dute 2019-2020 denboraldia gure taldeek eta hau da asteburuak utzi diguna.\ \ Atzo, igandea, jokatu zuten preferenteko mutilek etxean Danenaren aurka. Aukera asko izan bazituzten ere, ezin izan zituzten zizurkildarrak garaitu eta 1 eta 3ko emaitza lortu zuten.\ \ Erregional mutilak ere etxean estreinatu ziren Aloña Mendiren kontra, hauek puntu bat lortu zuten banako berdinketa egin ondoren.\ \ Jubenil mutilen bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten eta A taldea nagusitu zitzaion B taldeari, emaitza 1-5 izanik.\ \ Azkenik, kadete mutilek etxetik kanpo jokatu zuten Burumendi B taldearen kontra Mutrikun eta 5 eta 0eko emaitzarekin itzuli ziren etxera.\ \ Denboraldiari batzuk hasiera hobea eman badiote ere, ziur gaude aurrera joan ahala denboraldi ederra egiten amaituko dutela guztiek. #AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide