Galarretan ere omendu dute Iñaki Elorza

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 17a, 12:42

Uztailean hartu zuen erretiroa Iñaki Elorza 'Txapas' irrati esatari azpeitiarrak (uztaileko Uztarria aldizkarian hari egindako elkarrizketa luzea irakurgai, hemen: https://uztarria.eus/aktualitatea/1562749909). Erretiroa hartzear zela eta hartu berritan han eta hemen jaso zituen omenaldiak, urteetan Euskadi Irratian egindako lana aitortuz eta eskertuz, baina haiek ez ziren azkenak izan.\ \ Joan den zapatuan, erremonteko buruz buruko finalaren hitzordua baliatuta, Oriamendi 2010 enpresakoek ere omendu nahi izan zuten Elorzaren urteetako jarduna, eta Gotzon Huegun eskulturgileak espreski berarentzat egindako oroigarria eman zioten, Hernaniko Galarreta frontoian.\ \ Argazkian, oroigarria eskuetan duela, Endika Barrenetxea txapeldunaren, Javier Urriza txapeldunordearen eta Euskadi Irratiko Maddi Garmendiaren ondoan ageri da Txapas.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide