Igeriketarekin hasiko da aurtego ikasturteko Eskola Kirola

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 19a, 19:26

Zapatuan, irailaren 21ean, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari hasera emanez. Hain zuzen, LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.\ \ Honakoa da ordutegia:\ \ – LH3ko ikasleak, 09:30etik 10:30era. \ – LH4ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.\ – LH5 eta LH6ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.\ \ Ikasleak txanda bakoitzaren ordua baino 15 minutu lehenago elkartuko dira beraien kirol koordinatzaileekin igerilekuan.\ \ Animo eta ez ahaztu betaurrekoa eta uretako txanoa!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide