Goizeko 7:30 tan 103 laguneko taldea bildu ginen GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 7. etapa burutzeko asmoz.\
Autobusez Albainara joan eta bertan ekin genion ibiltzeari.\
Eguraldia ez zegoen oskarbi, baina ibiltzeko oso egokia.\
Albainatik Lañoruntz. Azken honetara iritxi aurretik bertako Gobeak bisitatu genituen. VII. mendean bizitoki bezala izan zirenak ondoren Zentro Erlijioso eta Kanposantu bihurtu ziren.\
Laño atzean utzi eta Lagran aldera ondoren basoan zehar. Hamaikak inguruan hamaiketakoa egiteko 15 minituko geldialdia egin genuen ibilbidean bertan.\
12:00 inguruan ginen Lagranen. GR-38 Ibilbidearen interpretazio Zentroa bertan dagoela aprobetxatuaz 15 minituko geldialdi bat egin genuen.\
Berriro ibiltzeari ekin eta eguneko malda gogorrenak gelditzen zitzaizkigun gainditzeko; hain zuzen ere Sierra Cantabria gurutzatzu behar genuen \"Paso del toro\"n. \
Partaide bakoitzak bere erritmoan , guziak ginen lepoan 14:00 inguruan. Aurrez partaide batzueik Cruz del Castilloko tontorra egiteko aukera ere izan zuten. Bertan bazkaldu genuen eta ibilia amaitzeko 7 km inguru gelditzen zitzaizkigun.\
Azken partea dena maldan bera, aurrez aurre Biasteri eta inguruko herriak genituela. Bidean mahasti batzuk era bai mahatsa bete beterik, laister bilduko bait dute.\
16.00 tan etapa amaitu genuen 24Km eginda eta Biasteri ezagutzeko aukera izan zen 17:00 iritxi bitartean.\
19:00 tarako Azpeitian ginen egun polita igarota.\
Iada asko Urrian 19 an ospatuko degun Egitasmoko azken etaparen zain. \
\
Argazki galeria osoa ikusteko:\
https://flic.kr/s/aHsmHckthz
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide