Iñaki Elorza 'Txapas' izan zen atzo ETB1eko 'Gure Kasa' saioaren gonbidatua. Erretiroa hartu berri duen honetan, irrati esatari azpeitiarraren ibilbideari gainbegiratua emateaz gain, bestelako bitxikeria eta oroitzapenak berritzeko tartea ere izan zuen Txapasek atzoko saioan. Esaterako, oroitzapenen kaxaren ohiko tartean, Azpeitiko Ardozaleak elkarteko kideek, Jose Inazio Eliasek eta Mattin Elorzak, Iñakiren semeak, hartu zuten hitza.\
\
Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/gure-kasa/kapituluak/\
\
Beste honetan, berriz, Uztarriak joan den uztaileko aldizkarirako Elorzari eginiko elkarrizketa luzea irakur daiteke: https://uztarria.eus/aktualitatea/1562749909
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide