Iraurgiko gizonen lehen taldeak, Juaristi ISBk, ezin hobeto hasi zuen denboraldia joan zen asteburuan, eta bide beretik jarraitzen du; izan ere, atzo jokatu zuen 2019-2020 denboraldiko bigarren partida etxean, Logroñoko Clavijo taldearen kontra, eta 79 eta 70 nagusitu zen Azpeitiko taldea. Ez zen partida erraza izan ISBrentzat; ondo hasi zuen taldeak neurketa, baina bigarren laurdenean behera eginda, partidaren bukaeran lortu zuen markagailuan aurre hartzea eta partida irabaztea. \
\
Atzoko garaipena dela eta, Zilarrezko LEB Ligako sailkapenaren buruan da Juaristi ISB, bitik bi neurketa irabazita eta beste hiru talderekin puntuetan berdinduta. Astean zehar jokatuko dute ISBko gizonen lehen taldekoek hirugarren jardunaldia. Asteazkenean, urriak 2, izango da, eta taldek Azpeitiko kiroldegian neurtuko ditu indarrak Circulo Gijon taldearen kontra, 20:30ean hasita. Asteburuan, berriz, etxetik kanpo jokatuko du: Ponferrada (Leon) izango du aurkari Juaristi ISBk.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide