Ikasberri KE-ko futbol taldeen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N

Asteburua igaro da eta beste jardunaldi bat gehiago, honenbestez. Irailarekin etorri zen denboraldi berriaren hasiera eta hilabetea amaitzera doa; hori horrela, aurreko denboraldian bezala, aurten ere hilabete bakoitzaren amaieran zozketa egingo dugu eta hil honetan Odriozola Harategia izango da saria jarriko duena.\ \ Aste honetan Preferenteko mutilek bana berdindu dute Idiazabalgo taldearen kontra. Irabazten hasi baziren ere, kanpokoek berdintzea lortu zuten.\ \ Erregional mutilek aste honetan atsedena izan dute eta hurrengo astean berrekingo diote ligari.\ \ Jubenil mutilen A taldeak derbia izan zuen Lagun Onak taldearen aurka eta 3-0 galdu zuen. B taldeak, berriz, puntu bat batzea lortu zuen Eibartarrak B taldearen kontra.\ \ Kadete mutilek, 2 eta 0eko emaitzarekin irabazi zuten Eibartarrak A taldearen aurka eta hiru puntuak etxean gelditu ziren.\ \ #AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide