Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya.

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 30a, 12:33

Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya.\ \ Urtero bezala, hemen gatoz berriro Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. argazki rallyarekin. Aurten azaroaren 3an, izango da.\ \ Rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya dugu.\ \ Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 10€ izango da eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.\ \ Rallyko parte-hartzaileek, Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorriko diren argazkiak atera beharko dituzte. Ibilbidean zehar, mendizaleak izango ditugu bidelagun. Ibilbidearen erdi aldera, hamaiketakoa zain izango dugu indarrak hartu eta ibilbideari berriro ekiteko. Rallya 13:30etan amaituko da Azpeitiko Enparantza Nagusian txartelak ordenagailuetan hustuz.\ \ Partaide bakoitzak bere argazkiak etxean lasai ikusteko aukera izango du, argazki aukeraketa azaroak 10erako bidali beharko delarik argazkiakaae@gmail.com helbidera. Bertan,'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztu beharko dira.\ \ Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau azaroaren 23an egingo da, arratsaldeko 18:30tan, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean (Eliz Kale, 21). Animatu parte-hartzera!\ \ Rallyko oinarriak gure web orrian dituzue:\ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/1171-mendi-eta-udazkeneko-argazki-rallya-2019

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide