Uztarria eta Trikigiro elkartea, 'Errautsak hauspotzen' proiektuaz Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 1a, 12:54

Uztarria Komunikazio Taldeko kazetariek aldian behin parte hartzen dute Euskadi Irratiako Mezularia saioaren Tokikom Tertulia atalean, eta Azpeitiko hainbat gai izaten dute hizpide tarte horretan. Atzo, astelehena, saio horretan izan zen Ihintza Elustondo Uztarriako kazetaria, eta Ainhoa Etxebeste Euskadi Irratiako kazetariarekin batera, Itziar Aranguren Trikigiro elkarteko kidea elkarrizketatu zuen. Hain zuzen ere, 'Errautsak hauspotzen' proiektuaren inguruan aritu ziren solasean hirurak. Urola Erdiko trikitilariak eta pandero jotzaileak omenduko dituen proiektua da 'Errautsak hauspotzen', eta egitasmo horren inguruko xehetasunak izan zituzten hizpide atzoko saioan. Trikigiro kultur elkartea eta Kulturaz kooperatiba dira proiektuaren sustatzaileak, eta une honetan, finantzaketa kolektiboa lortzeko kanpaina bat dute martxan. Arangurenek aurreratu zuenez, udaberrian ikusiko du argia proiektuak.\ \ Honako lotura honetan entzun daiteke atzoko saioa: https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/mezularia/osoa/6705835/errautsak-hauspotzen-proiektua-datorren-udaberrian-argitaratuko-dute-/?fbclid=IwAR1ORZKgvF1OILD6Jc9Q-rY7Hr30RE6DupDuWa-EBbbG7pulRP5Fuz88rRA.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide