Atzo, astelehena, ireki zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko 12x12 barne lehiaketari buruzko erakusketa, Sanagustin Kulturgunean. \
\
Barne lehiaketan, parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute, urtearen hasieran aukeratzen diren hamabi gairen arabera, eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dituzte. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du, eta bertakoen galderak erantzuten ditu.\
\
Oraingo erakusketan, 2018ko azken sei hilabeteetako argazkiak ikusi ahal izango dira. Honako hauek dira argazkilariak: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Javier Bastida, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga.\
\
Erakusketa urriaren 21a arte egongo da ikusgai.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide