Urriaren 12an eta 13an izango da aurten XI. Zezen Beltz Asteburua, eta oparoa izango da egitaraua: izan ere, bi egun horietan sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, Grand Prix solidarioa, helduen entzierroa, zezen bolaztatuak eta txahal saiheski nahiz oilasko erretzea izango dira.\
\
Grand Prix solidarioa hilaren larunbatean izango da zezen plazan, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Bildutako dirua duchenne gaixotasuna duen Iren haurrari laguntzeko izango da. Sarrerak\
\
Hona hemen, egitaraua:\
\
Urriak 12, zapatua\
\
12:30. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.\
\
17:00. Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat. Grand Prixean bildutako dirua duchenne gaixotasuna duen Iren azpeitiarrari laguntzeko izango da.\
\
Sarrera: 3€. Aurrez ohiko tokietan eta egunean bertan zezen plazako leihatilan salgai.\
\
Urriak 13, igandea\
\
– 12:30: sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.\
\
Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, plazan, musikaz alaiturik.\
\
Goizean, Zezen Beltz elkarteko kamisetak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da, plazan.\
\
– 17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide