Azpeitiko Gaztetxea, ikasturte berriari ekiteko prest

Erabiltzailearen aurpegia \N

Urtero bezala, ikasturte hasierako batzar irekia egin zuen Azpeitiko Gaztetxeak joan zen ostiralean, urriak 4, aurtengo lantaldeak zein izango diren azaltzeko, gazte berrien proposamenak jasotzeko eta elkar ezagutzen joateko. \ \ Komunikazioa, azpiegitura, aisialdia, kontrakultura... lantalde bakoitzak bere jarduna azaldu zuen, baita datozen hilabeteetarako dituzten erronkak aurreratu ere. Horrez gain, lantalde bakoitza zein egunetan eta zein ordutan gelditzen den azaldu zuten gaztetxeko kideek ostiraleko batzar irekian. Behin batzarra amaituta, luntxa egin zuten gaztetxean elkartu ziren gazte guztiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide