Depresioari eta ezin-biziari buruzko hizketaldiaz

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 10a, 13:32

Depresioari eta ezin-biziari buruzko hizketaldia egin genuen atzo. Gaia bakarra izanagatik, bertaratutako bakoitzaren egoeran zegoen aldea nabaritu zen. Gaiari heldu eta bilerak egitekotan, bereizketa egin beharko genukeela ikusi genuen: larri direnak eta haien senideak eta ingurukoak, batetik; eta jakinminez direnak, bestetik. \ \ Bestalde, herritarron beldurra eta ezintasuna aipatu ziren, bai gaiari heltzean, bai horrelako egoerak jasaten ari direnengan. Guztiok ahal dugun neurrian ari garela eta, denentzako errespetua opatzea eskatzen zen. \ \ Osasungintzan ari direnez gain, gizartearen egitekoaz ere hitz egin genuen. Ezintasun larri horietan gizakion harreman egokien galerak badu eragina, eta horri aurre egiteko jarrerei edo irtenbideei erreferentzia egitean, entzutearen beharra aipatu genuen. Errespetuz barnetik ateratzen zaiguna zuzen esateko eta entzuteko jarrera landu beharrean gara, eta hori gertatzeko ingurua sortu behar da. \ \ Egunerokoan dago erantzuna eta ez bilera baten. Eta hurrengo hitzordua jarri genuen. Sindikatu Zaharrean bilduko gara, azaroaren 20an, 18:00etan. \ \ Eskerrak eman nahi dizkiet agertu zirenei eta ez zirenei. Izan ere, denok ari gara lan berean, jakin ala ez jakin. Guztiontzako zorionerako bidea aurkitzen ari gara. Guztiontzako ez bada, ezin du izan inorentzako. Eta guztioi opa diogunean aurkitu ohi dugu bakoitzarena. \ \ Heldu goiari! Eta nahi duzuenok, azaldu hurrengoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide