Iritsi da eguna, gaur 19:00etan estreinatuko da Azpeitiko Soreasu antzokian 'Marea Urdina' filma eta sarrera doan izango da.\
\
Oraingoan, bi berrikuntza izango ditu filmak:\
1. Azpititulatua izango da. Helburua: behar bereziak dituzten pertsonek (entzumen arazoak dituztenek, batik bat) filma ondo ulertzea.\
2. Filmak utziko digun emozio zurrunbiloa baretzeko eta irribarre eder batekin bukatzeko, \"toma faltsuen\" atal bat erantsi diogu. Barre egitea sanoa bada, norbere buruari barre egitea oraindik eta osasungarriagoa delako.\
\
Zatoz Soreasura gaur arratsaldean! 547 eserleku ditugu betetzeko.\
Zu ere MAREA URDINA baitzara.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide