Bi azpeitiar, Finantzen Euskal Kontseiluan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 11a, 15:56

Finantzen Euskal Kontseiluak bilera egin du gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, eta bi azpeitiar egon dira bertan: Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea (EH Bildu) eta Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun diputatua (EAJ).\ \ Eusko Jaurlaritzako, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioetako eta Eudeleko ordezkariek osatzen dute kontseilua. Larrañagarentzat, gaurkoa Finantzen Euskal Kontseiluaren beste batzar bat izan da, aurreko agintalditik baita kontseilukide. Alkorta, aldiz, Eudelek 2019-2023 agintaldian kontseilu horretan aritzeko izendatu berri dituen hiru ordezkarietako bat da (https://uztarria.eus/aktualitatea/1570629934), eta gaurkoa estreinako bilkura izan da Azpeitiko alkatearentzat.\ \ Bi azpeitiarrak aurrez aurre eseri dira gaurko bileran. Hala ageri dira Josu Erkoreka jaurlaritzaren bozeramaile eta sailburuak Twitterren jarri duen argazki honetan: irudiaren lehen planoan, ezkerretara, Alkorta; eta eskubitara, Larrañaga.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide