Zezen Beltzen XI. asteburua, dotorea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urriaren 14a

Bukatu da Zezen Beltzen XI. asteburua, zapatuan eta igandean hainbat ekitaldi izan ondoren. Sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, Grand Prix, txerri-saiheski eta oilasko dastatzea, helduen entzierroa eta helduentzat zezen bolaztatuak. Dotorea izan da: jende asko, anbiente ederra eta eguraldi ona. Gainera, III. Grand Prix solidarioan sarreretan bildutako 5.725 euro bideratu ditu Zezen Beltzek Duchenne gaixotasunaren ikerketara: Duchenne Parent Projectera. Eskerrik asko denei! Lotura honetan, argazki eta bideo bilduma: http://zezenbeltz.eus/?p=2684

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide