Joan zen astean, Izarraitz Igeri Elkarteari Marea Urdinaren Ziurtagiria eman genion, Azpeitian ematen dugun lehena.\
\
Izarraitzek azken urte hauetan inklusioagaitik egin duen lanaren aitortza bezala eman genion ziurtagiria; izan ere, igeriketa egokitutako taldea ekipoan integratu dute, Marea Urdinan parte aktiboa izan dute, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa eta Euskadiko antolatu zituzten, KOZ (Kirol Orientazio Zerbitzua)…\
\
Aniztasunaren lagun zaretela garbi utzi duzue. Gora zuek! Zuek ere urdinak zarete!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide