Argazki Astea egingo du AAEk, elkartearen 35. urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 18a, 11:46

Azpeitiko Argazki Elkarteak 35 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko Argazki Astea egingo du azaroan 2tik 9ra bitartean.\ \ Egun hoietan, herri barruan hainbat ekintza egingo ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak, hala nola Euskal Herriko argazki topaketak eta Pepe Gil argazkilariaren omenezko aitortza ekitaldia. Azpeitiarraren irudi sorta batekin –550 argazkirekin– osatutako liburu bat argitaratuko du Azpeitiko Argazki Elkarteak.\ \ Hona hemen egitaraua osorik:\ \ Azaroaren 2tik, 9ra:\ \ Sanagustin kulturgunean eta Foru ibilbideko aretoetan Pepe Gil argazkilariaren bildumak izango dira ikusgai. Herriko dendetan, AAEko kideek 2017an egindako Lan Berezia ere zintzilikatuko dute.\ \ Azaroak 2, larunbata:\ \ 12:30ean: Pepe Gil argazkilaren ibilbideari aitortza omenaldia Sanagustin Kulturgunean. Liburuaren aurkezpena, argazki proiekzioa, liburuaren salmenta.\ \ Azaroak 3, igandea:\ \ Lagun Onak mendi bazkunak eta argazki elkarteak elkarlanean antolatuta, XXX Udazkeneko eta XXIV Mendiko argazki rallya. \ \ Azaroak 4, astelehena:\ \ 18:00etan, Emakumeen Txokoarekin eta Basanderiek asanblada feministarekin antolatuta, Lurdes R. Basoli argazkilariaren ibilbidearen inguruko jardunaldia, Dinamoa sormen gunean. Sarrera doakoa izango da. \ \ Azaroak 5, asteartea:\ \ 15:45ean: Helduentzako proiekzioa. Pepe Gil artxiboaren proiekzioa Eguneko zentroan. \ 19:30ean: 'Joana Biarnes, una entre todos' dokumentala eta 'Life' pelikularen proiekzioa Dinamoan. Sarrera doan izango da. \ \ Azaroak 6, asteazkena:\ \ Pepe Gil argazkilariaren artxiboaren proiekzioa, 11:30ean San Martin egoitzan, 16:30ean Baigeran.\ \ Azaroak 7, osteguna:\ \ Pintxo poteoaren unea aprobetxatuta, Kale Estudio Herrikoia plazako kioskoan, Azpeitiko Tuba taldeak edo Musika talde batek girotua.\ \ \ · Azaroak 8 ostirala\ \ Soreasu zinema aretoan, IKASLEEN ARGAZKI LEHIAKETA-n parte hartu duten 500 haurrei (11, 12, 13 urte artekoak) argazki erakusketa. Sari banaketa.\ \"OFIZIOAK-AFIZIOAK\" erakusketa. Enparantza nagusiko zutabeetan denboraldi baterako erakusketa proiektua, bertan Herriko 30 lanbideren argazkiak zintzilikatuko ditugu.\ \ \ · Azaroak 9 larunbata\ \ TOPAKETAK 2019. Euskal Herriko argazki elkarteen topaketak.\ 09:30 Harrera eta gosaria Sanagustin kulturgunean.\ 10:30 Sanagustin Kulturgunean DARIO CUESTA argazkilariaren hitzaldia.\ 12:00 Bisita gidatuak:\ o Soreasu Kulturgunea\ o Bakardadearen Kapera Parrokian.\ o Herriko Garbitokia\ 13:30 Denboraldi baterako erakusketa proiektua Herriko plazan.\ 14:30 Argazki Topaketak bazkaria, Azoka Plazako \"Elikagunean\"\ \ Nahi duenak gure web orrian ikus/jaitsi dezake egitarau osoa pdf artxiboan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide