96 laguneko taldea GR-38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko 8. eta azken etapa burutzeko.\
\
7:00 tan Azpeitian irten eta Biasterira autobusez.\
\
Bertan 9:15 inguruan ekin zitzaion ibiltzeari, aurretik 19 km. Hasieran Biasteriko aintziretatik barrena eta ondoren bertako mahastietan zehar joaten da ibilbidea.\
\
Eguraldi bikaina oinez ibiltzeko egun guzian zehar, uneren batean tanta gutxi batzuk egin bazituen ere. Aipatu beharra dago ekintza guzian izan degun suertea eguraldiarekin.\
\
El Campillarren ginen 11:30 inguruan eta hemen egin genuen eguneko geldialdia indarrak errekuperatzeko.\
\
Mahastietatan aurrera egin genuen ibilbidean 13:30 tan Oionera iritxi arte. GR-38 amaituta argazkiak atera eta denbora bat izan genuen Oionen. 14:30ean Logroñoko El Embarcadero jatetxera bazkaltzera. Giro ezin obean jan eta edan genituen bertan zerbitzatutakoak eta amaieran oroigarri banaketa.\
\
Urtarrilean hasi eta Urrirarteko GR-38 ko ibilbide osoa burutu duten 24 laguni Lagun Onak M.B. k txaketa bana oparitu zien. 20:30 inguruan Azpeitain ginen guziok.\
argazki guztiak ikusteko.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide