Gaur hasita, herriko bost puntutan eta sarean eskatu ahalko da Errigoraren saskia

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 28a, 08:03

Aldaketekin dator Errigoraren udazkeneko kanpaina, eta aurtengoan hiru saski ezberdinen artean aukeratu ahalko dute herritarrek: beltza (ohikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).\ \ Azpeitiko puntu hauetan eskatu ahal izango da saskia, gaurtik –astelehena– aurrera: Elikagunean, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Elkargunean eta Baigeran. \ \ Horrez gain, 'www.errigora.eus' webgunean ere saskia eskatzeko aukera izango da. Aurrez aipatutako guneetan eta sarean saskiaren osagaien inguruko informazio osoa ikus daiteke.\ \ Azken urteetan, asko izan dira Azpeitian Errigoraren produktuak eskuratu dituzten herritarrak, eta ikasturte honetan ere xede horrekin ekin diogu lanari. Elikagunearen eta Elkar-ekinen artean egingo dugu kanpaina, iaz bezala.\ \ Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana uztartzen dituen egitasmoari bultzada ematera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide