Huerta de Peraltako borroka jasotzen duen dokumentala eta langileen solasaldia, azaroaren 6an Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 28a, 21:00

Ezaguna egin zen iazko abenduan hasi eta aurtengo urtarrila bitartean Nafarroako landa eremuan kokatuta dagoen Huerta de Peralta enpresako langileen borroka, baita haien lorpena ere. 27 egunez egin zuten grebaren ondorioz, nagusiekin akordioa erdietsi zuten langileek, eta beharginen aldarrikapenetako asko jaso ziren akordioan. Pertsona migratzaileek aurrera eramandako borroka izan zen Huerta de Peraltakoa, eta lan baldintza latzei aurre egiteko LAB sindikatuarekin antolatu ziren langileak.\ \ Borroka haren nondik norakoak jasotzen dituen 'Hokoke' dokumentala orain dela gutxi estreinatu dute Iruñean, eta azaroaren 6an, asteazkenez, iritsiko da Azpeitira, borroka hartan aritu ziren protagonistekin batera. 19:00etan hasiko da emanaldia Sanagustin kulturgunean, eta ondoren borroka hartan parte hartu zuten langileekin solasaldia izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide