Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N

Aste honetan zubia badago ere, futbolak ez du etenik izango; gure taldeek partidak izango dituzte.\ \ Preferenteko mutilek Villabonan jokatuko dute ostiral eguerdian. Ea etxetik kanpora jokatutako gainontzeko partidetan bezala moldatu eta punturen bat etxeratzea lortzen duten.\ \ Erregional mutilek ere ostiralean jokatuko dute, horiek, ordea, Garmendipen izango dute norgehiagoka, Elgoibarren kontra. 16:00etan hasiko da partida.\ \ Jubenil mutilen bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute bihar, osteguna, 20:00etan. Bi taldeak lan polita egiten ari dira, eta partida ederra ikustea espero dugu.\ \ Kadete mutilek larunbatean Burumendi B taldearen kontra jokatuko dute etxean.\ \ Infantil mutilek ere larunbatean jokatuko dute: Zestoaren kontra arituko dira Iraetako futbol zelaian.\ \ #AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide