Apustu etxearen urtemugaren harira, elkarretaratze zaratatsua deitu du Elkar-ekinek hilaren 22rako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 4a, 09:23

Apustu etxearen aurrean elkarretaratze zaratatsua deitu du Elkar-ekinek, lokala ireki zela urtea bete denean. Iazko urri amaieran ireki zituen ateak Balentina Agirre plazan dagoen apustu etxeak. Urte honetan zehar ugariak izan dira lokal horren aurka Elkar-ekinetik egin ditugun ekimenak. Lokala ireki behar zutela jakin orduko erakutsi genuen negozioaren kontrako arbuioa eta kezka. Apustu etxearen irekieraren urtemuga bete den honetan, aldarri horietan berrestea baino ez zaigu gelditzen.\ \ Apustuen merkatua enpresa handiek kontrolatzen dute, erakundeen laguntzarekin kasu askotan. Ahalik eta diru gehien irabaztea da enpresa horien xedea, horretarako herritarren artean adikzioa sortzeko teknikak erabiltzen dituztelarik. Datuek ongi erakusten dute zenbaterainokoak diren apustu etxeen atzean ezkutatzen diren enpresen irabaziak, baitazenbaterainokoak diren jarduera horren ondorio larriak ere: ludopatia kasuak goraka doaz, eta adikzioa pobrezia egoera areagotu du familia askotan.\ \ Azpeitiko apustu etxea ixtea da gure xedea, eta helburua lortu arte ekimen gehiago egiteko asmoa dugu. Apustu etxeak urtemuga bete duen honetan, gure haserrea adierazteko elkarretaratze zaratatsua deitu dugu azaroaren 22rako. Egun horretan lokalaren aurrean egingo dugu protesta, 19:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide