UNANU-BERIAIN-LIZARRAGA\
\
Hamar laguneko taldea osatu giñen goizeko zortziretan anbulategi aurreko geltokian. Autobusa hartu eta bederatziak inguruan Sakanako Unanu herrira iritsi eta beharrezko prestaketak egin ondoren, Beriainera igotzeari ekin genion. Igotzeari ekin bezain laster, elurrarekin topo egin genuen. Astean zehar egindako eguraldia ikusita, espero zen elur pixka bat zapaltzea baiña espero zena baiño beherago zegoen elurra. Hamaikak inguruan gailurrera iritsi eta bertan aurkitzen den San Donato ermitan babestu giñen hotzarengatik babesteko. Mokadu bat egin ondoren, Lizarragaruntz abiatu giñen Andiako mendizerratik. Eguraldi hotza, elurra eta behe lainoarekin etzen gehiegi ikusten baiña aurrera jarraitu genuen. Aurrez esan bezala, uste baiño elur gehiago aurkitu genuen eta Beriain gailurretik Lizarraga gaineraino elurra zapalduz joan giñen. Behin Lizarraga gainera iritsitakoan, bertan bazkaldu eta arratsaldeko bosteterdiak inguraun Azpeitira abiatu giñen.\
https://flic.kr/s/aHsmJgtPgA
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide