Esklabetan grabatu dute ETB1ek abenduan estreinatuko duen 'Ihesaldia' telesaila

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 11a, 09:58

ETB1ek 'Ihesaldia' telesaila estreinatuko du abenduan. Pausokak eta ETBk elkarrekin ekoiztutako lana da 'Ihesaldia', eta 1976an Basauriko (Bizkaia) kartzelako bost presok egin zuten ihesaldi saiakera da istorioaren ardatza. Azken hilabeteotan, besteak beste, Euskal Herriko hainbat txokotan aritu dira grabaketa lanetan, hala nola Legazpin eta Azpeitian. Urrian egin zituzten telesailerako grabaketak Azpeitian, hain zuzen, Esklabetako eraikinaren eskuin hegalean. Zehazki, ganbara bat erabili dute grabaketak egiteko. Espetxearen grabazioak egiteko Segoviako (Espainia) kartzela zaharrera jo dute, Imanol Uriberen 'Segoviako ihesa' filma (1981) grabatu zuten toki berera. \ \ Iñigo Aranbarri azkoitiarra, Xabi Perurena, Xabi Lopez, Aitor Borobia, Jon Ander Alonso, Aitor Beltran, Nerea Gorriti, Miren Arrieta eta Paco Revueltas aktoreak dira telesaileko protagonistak. Xati Agirrezabala aktore azpeitiarrak ere parte hartu du telesailean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide