Apustu etxearen aurka azaroak 22an...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 14a, 20:03

Apustu etxearen aurka azaroak 22an egingo den elkarretaratze zaratatsua babestu dute herriko talde eta norbanako ugarik \ \ Urtebete pasa da Azpeitiko apustu etxeak ateak ireki zituenetik, eta urtemuga honen harira Elkar-ekinek ekimen berezi bat prestatu du azaroaren 22rako. Apustu etxearen aurrean elkarretaratze zaratatsua deitu du, eta herritarrak zarata ateratzeko txistu eta tresnekin bertaratzera animatu ditu. \ \ Elkarretaratze honekin bat eginez argazkia atera zuten atzo arratsaldean Berdura plazan, eta bertan batu ziren herriko hainbat talde eta norbanako. Besteak beste, ELA, LAB, EH BILDU, Gaztetxie, Ernai, Basanderiek, Xanjuandegi Auzolanean, Urrestillako jai Batzordea, Ikasberri Kirol Elkartea, Krisiaren seme-alabak, Orkatz Kultur Elkartea eta Erniarraitzeko pertsonak agertu ziren argazkian. Hauez gain, azken urtean ekimen ezberdinetan parte hartu duten kuadrilla eta norbanako ezberdinak ere bertan izan ziren. \ \ Datorren ostiraleko agerraldia arratsaldeko 19:00etan egingo da, apustu etxearen aurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide