Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du ostegunean, azaroaren 21ean, Sindikatu Zaharreko areto handian. 20:00etarako egin du lehen deialdia, eta 20:15erako bigarrena. Honako hau izango da batzarreko gai zerrenda:\
\
• Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena, hala badagokio.\
• 18/19 denboraldiaren ekonomi balantzea.\
• 18/19 denboraldiaren kirol balantzea.\
• Igarobidezko gaiak.\
• Zuzendaritza batzordearen berriketa.\
• Izen-emate orriaren aldaketak.\
• Eskaera-galderak. \
\
Elkarteko kideei batzarrera joateko deia egiten die Izarraitzeko zuzendaritzak.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide