Apustu etxeen kontrako dinamikak eraginda, makina txanponjalea kendu dute beste taberna batetik

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 19a, 11:33

Martxoaren hasieran Eperra tabernako jabeek hartu zuten bidea jarraituz, Ertz tabernakoak izan dira oraingoan erabaki berdina hartu dutenak, tabernako sarreran zegoen makina txanponjalea kentzea erabaki baitzuten duela aste batzuk.\ \ Elkar-ekinen kanpaina abiatu genuenean argi esan genuen apustuen problematika ez zela apustu etxeetara mugatzen, nahiz eta herrian horrelako lokal bat irekitzeak urrats arriskutsu bat suposatu zuen. Horregatik, maiatzean inbentarioa egin genuen, datu zehatzak bildu asmoz. Herriko taberna eta jatetxe ezberdinetan 51 apustu-makina kontabilizatu genituen, horietatik 21 apustu etxean. Horiez gain, online apustuetan ematen ari den gorakada ere azpimarratzekoa iruditzen zaigu, denok baitugu une oro eskuan apustu-makina potentzial bat, horrek dakarren arriskuarekin. \ \ Kalean egindako sozializazio eta salaketa lana emaitzak ematen ari da. Batetik, Azpeitiko apustu etxean jende gutxi dabilela ziur esan dezakegu. Bigarrenik, jada bi dira beraien lokaletatik makina kentzea erabaki duten tabernariak. Honez gain, arazoa gertutik bizi duten hainbat herritarrekin harremanak izan ditugu azken hilabeteetan, testigantzak jaso ditugu, eta kasu batzuetan, ludopatia elkarteekin harremanetan jarri ditugu. Azkenik, Azpeitian eta beste zenbait herri eta auzotan hasitako dinamikak hedapena izan du Euskal Herrian, eta sinistuta gaude dinamika txiki hauen baturatik lorpen berriak eskuratzen joango garela.\ \ Kanpaina nahi baino luzeago doa, baina ez dugu orain atzera egingo. Enpresa hauen atzean dauden interes ekonomikoak seinalatzen jarraituko dugu, baita sortzen dituzten arazoez ohartarazten ere.\ \ Azkenik, dei egin nahi diegu herritarrei ostiral honetan, 19:00etan, apustu etxearen aurrean egingo dugun elkarretaratze zaratatsuan parte hartu dezaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide