Sudupe eta Etxeberria gustura egindako txapelketarekin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 19a, 23:34

Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria sentsazio onarekin itzuli dira Gijondik [Asturias, Espainia]. Espainiako eta Euskal Herriko igerilari onenak izan dira astebukaeran Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan. 556 igerilari zeuden inskribatuta; horien artean Izarraitz igeri elkarteko Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria. Biek beren maila azaldu dute lehian, eta gustura itzuli dira bertan izan den maila kontuan hartuta.\ \ Denboraldi hasiera izateko, denbora onak lortu dituzte bi igerilariek, eta horrek lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkie. Guztira, zortzi probatan parte hartu dute, eta bi marka pertsonal eta bi klubeko errekor berri lortu dituzte.\ \ Maialen Sudupe (2002):\ \ • 50 metro bizkar: 29:76 denborarekin, marka pertsonala eta klubeko 17 urtekoen eta absolutuen errekorrak.\ • 100 metro bizkar: 1:03:68 denbora (bere markatik oso gertu).\ • 200 metro bizkar: 2:21:32 denbora (bere markatik oso gertu).\ • 100 metro tximeleta: 1:04:51 denbora (bere markatik oso gertu).\ • 100 metrro estilo: 1:06:16 denborarekin, marka pertsonala.\ • 400 metro estilo: 5:03:53 denbora, (bere markatik oso gertu).\ \ Uxue Etxeberria (2004):\ \ • 200 metro bular: 2:41:87 denbora (bere markatik oso gertu).\ • 100 metro bular: 1:15:23 denbora (bere markatik oso gertu).\ \ Orain, hurrengo txapelketak prestatzeko eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie igerilariei.\ \ Eutsi gogor, Maialen eta Uxue!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide