Faxismoaren gorakada nabarmena da nazioartean. Azken hilabeteotan agerian gelditu da hori. Munduan zehar garrantzi handiko gertakariak jazotzen ari dira azken boladan, eta ondorioak begien bistan daude. \
\
Langileon eginbeharra da internazionalismoari dagokion elkartasuna helaraztea eta nazioartean langileriak abiatutako borroketatik irakaspenak ateratzea. Helburu horiekin jarri gara Hego Amerikara begira. Txileko eta Boliviako egoerak aztertu ditugu kaleratu berri dugun 'Latinoamerika. Aktualitate politikoari begirada' buletinak. Elkartasun keinu eta analisirako tresna izan nahi du buletin honek; izan ere, borroka horiek ezagutarazteko eta elkartasuna adierazteko egindako lana da, besteak beste. \
\
Euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratu dugu buletina, eta Issuu plataforma digitalean jarri dugu eskuragarri.\
\
Euskaraz: \
\
https://issuu.com/krisiarensemealabak/docs/boletina_euskaraz_def\
\
Gaztelaniaz: \
\
https://issuu.com/krisiarensemealabak/docs/boletin_castellano
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide