Oso ondo doa Pepe Gilen argazki liburuaren bigarren edizioaren salmenta

Erabiltzailearen aurpegia \N

'Pepe Gil. Azpeitiko memoria grafikoa 1966-2007' liburuaren bigarren edizioa ere martxa ederrean ari da saltzen. Dagoeneko, lehen hiru egunetan, argitaratutako liburu kopuruaren erdia baino gehiago saldu da. Gogoratu gaur arratsaldean Sanjuandegin izango garela liburuak saltzen, 18:30etik aurrera, Kantoi ertzean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide