Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Sailak eta Idazkaritzak joan zen astean kaleratu zuen 2020ko Urrezko Danborra jasotzeko hautagaien zerrenda. Guztira, 124 proposamen egin dituzte herritarrek, eta horietatik 111 hautagaitza onartu ditu udalak; tartean, Mikel Aranburu Realeko jokalari ohia. \
\
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak abenduaren 4a arte izango du herri bozketara bideratuko den hiru hautagaitza aukeratzeko edo zuzenean sariduna aukeratzeko. Urrezko Danborraren irabazlea zuzenean aukeratzeko udalbatzaren bi herenek ados egon beharko dute –27 zinegotzietatik 18k–.\
\
Honako lotura honetan ikus daiteke hautagaien zerrenda osoa: https://irutxulo.hitza.eus/2019/11/22/2020ko-urrezko-danborra-izateko-111-hautagai/.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide