Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 5a, 11:52

Asteburu honetan zubia dugu eta hori dela eta zenbait taldek ez dute partidarik izango, beste batzuk berriz ostiralean jokatuko dute eta gainontzekoek larunbatean.\ \ Preferente taldekoek aste honetan atsedena izango dute, beraz, zubia aprobetxatzeko moduan dira.\ \ Erregional mutilek larunbat arratsaldean jokatuko dute Aretxabaleta UDAren aurka. Ea partida ederra eskaini eta hiru puntuak etxean gelditzeko moduan diren.\ \ Jubenil mutilen A taldeak ere etxean jokatuko du, baina ostiralean izango dute partida. Hauek Eibartarrak B taldea izango dute aurkari.\ \ Jubenil mutilen B taldeak, berriz, larunbatean Azkoitian jokatuko du Anaitasunaren kontra. Ea azkoitiarren aurka punturen bat eskuratzerik duten.\ \ Kadete mutilek Lagun Onaken aurkako derbia izango dute. Hauen aurka jokatu zuten aurreko neurketan jende andana inguratu zen partida ikustera eta ea larunbatean ere jende asko gerturatzen den. Bi taldeen artean ziur partida polita eskainiko dutela eta.\ \ Infantil mutilek atsedena izango dute aste honetan eta honenbestez datorren astean itzuliko dira berriro futbol zelaietara.\ \ #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide