Egitarau eta eskaintza zabalarekin dator azoka Sanjuandegira

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 9a, 11:30

Larunbatean, abenduak 14, izango da Sanjuandegiko Azoka Herritik. Kaleak hartu eta auzoari bizitza ematera dator azoka aurtengoan ere. Herriko ekoizle eta sortzaile txikiei espazioa eskaintzeaz gain, horien produktuak eta lanak eskuratzeko aukera izango da bertan 10:30etik eguerdira bitartean.\ \ Hainbat postu izango dira goiz osoan Jose Antonio Agirre plazan, hala nola baserritarrenak, Elikagunearena, artisauenak, janarienak eta bigarren eskuko produktuena. Haurrei zuzendutako egitarau zabala ere osatu dugu, askotariko eskaintza bilduz. Besteak beste, txapa tailerra, kartera ikastaroa, argazki tailerra, bitxien tailerra eta abar egingo dituzte. Gainera, trikitilarien, Julen magoaren, musika eskolako ikasleen eta Horacio musikariaren emanaldiak izango dira.\ \ Herriko taldeak eta eremu ezberdinetako pertsonak elkartu gara aurtengo azoka antolatzeko. Hain zuzen ere, kooperazio taldeak, Elikagunea, Jauzika, artisauak, Xanjuandei Auzolanean, Kultur Mahaia, Elkar-ekin eta abar. Herritarrak azokan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, goiz eder bat Sanjuandegin igarotzeko aukera izango baitute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide