Amets Arzallusekin solasaldia antolatu du Elkar-ekinek abenduaren 18rako Sanagustin kulturgunean, Ibrahima Balderekin batera idatzi berri duen 'Miñan' liburuaren harira.\
\
Beste migratzaile asko bezala, Ibrahima orain urtebete iritsi zen Irunera itsasoa zeharkatu ondoren, Andaluzian honako autobus batean sartu zutelako. Irungo Harrera Sarekoek egin zioten abegi eta Amets Arzallus izan du geroztik bidelagun. Bien artean idatzi dute Balderen bizitza jasotzen duen liburua.\
\
Abenduaren 18an gurean izango da Arzallus, Oihana Elduaien kazetariak gidatuko duen solasaldian. 19:00etan hasiko da solasaldia.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide