Biharko Sanjuandegiko Azoka Herritik jardunaldian izango gara

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 13a, 16:38

Biharko Sanjuandegiko Azoka Herritik jardunaldirako bi ekintza prestatu ditugu.\ \ 12:30etatik 13:30etara, plazako lokal itxi batean argazki tailer bat muntatuko dugu. Bertan argazkiak flash ezberdinekin argitzeko moduak erakutsiko ditugu. Nahi duten guztiak gertura daitezke bertara.\ \ 11:30etatik aurrera, arkupetan, tailerra emango den lokalaren aurrean, iadanik ohitura bihurtu den gure argazki estudioa jarriko dugu martxan. Beti bezala herri guztiari irekia egongo da eta bertara gerturatzen den guztiak argazki bat dohainik ateratzeko aukera izango du. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira eta argazkia (ondorengo egunetan) korreo elektronikoz bidaliko zaizue.\ \ Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu argazkilaritzaz gehiago jakiteko edo eta famili, bikotekide, lagun arteko argazki eder bat ateratzera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide