Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak 2020 denboraldirako lizentziak ateratzeko edota berritzeko deia egiten du. 142 euro kostatuko da lizentzia homologatua –zikloturista zein lehiaketa mailetarako–, eta lizentzia autonomikoa, berriz, 137 euro kostatuko da. \
\
Aurten bete beharreko paperei karneteko argazkia gehitzea derrigorrezkoa izango da. Aurkeztu beharreko agiriak www.gtxe.eus ataritik inprimatu behar dira, eta Aitzaki Kirolak, Erreka Bike edo Ciclos Benin utz daitezke urtarrilaren 30a baino lehen.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide