Urte berriarekin batera, presoen aldeko brindisa Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 31a, 10:52

Urtea amaitzera doa. Urte berriari ongi etorria eman eta gertukoekin ospatzeko egunak dira, baina aurtengoan ere Pow eta Gotzon ez ditugu Azpeitian izango. Espetxean, etxetik 200 eta 700 kilometrotara aurkitzen dira, baina azpeitiarron bihotzetatik ezin izan dituzte urrundu. Gaur goizeko 1:00tan Orkatzen brindisa egingo dugu beraiek eta zeldatan nahiz deserrian bahituta aurkitzen diren euskaldun guztiak oroitzeko eta gurekin behar ditugula aldarrikatzeko.\ \ Bestalde, gogoratu elkartasun kriantza kutxak atera direla aurten ere. 40 euroko laguntzaren truke sei ardo botilako kutxa eskuratu ahalko da Orkatzen, eta ateratako dirua sakabanaketak eragindako gastuak ordaintzeko erabiliko da.\ \ Elkartasunak ez du etenik.\ \ Pow eta Gotzon, kalera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide