Greba orokorra antolatzeko bilkura zabala izango da gaur arratsaldean Sindikatu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 3a, 09:43

Euskal Herriko gehiengo sindikalak eragile sozial eta politiko askorekin batera urtarrilaren 30erako deitu duen greba orokorrerako prestaketa lanak hasiak dira Azpeitian ere. Abenduan hainbat bilkura egin ondoren, grebara begira egingo diren ekimenak pentsatzen hasiak gara greba batzordean biltzen garen lagunak. \ \ Hilabete eskas dugu, eta handia da parez pare dugun erronka. Beraz, greba handia bezain eraginkorra izan dadin, herritar askoren inplikazioa beharrezkoa izango da, bai prestaketa lanetan, bai mobilizazio deialdietan.\ \ Azpeitiko greba batzordetik gonbidapena zabaldu nahi diegu herritarrei greba batzordean parte har dezaten. Gaur, 16:30ean, Sindikatu Zaharrean bilduko gara sindikatu eta hainbat eragile sozialetako kideak, prestaketa lanekin jarraitzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide