Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 13a, 11:35

Asteburu oparoa izan dugu aste honetan, gure taldeek partida ederrak egin baitituzte.\ \ Preferenteko mutilek etxetik kanpo jokatu zuten eta partida ona egin bazuten ere hiru puntuak etxeratzerik ez zuten lortu. Ilintxakoak gehiago izan ziren eta 2-0 irabazi zuten.\ \ Erregional mutilek ezusteko ederra eman zuten, Zestoaren aurkako partida hutsean amaitu ondoren. Beti izan ohi da berezia beraien aurkako partida eta gureek ez zuten hutsik egin etxean jokatutako partidan.\ \ Jubenil mutilek kopako lehen partidan derbia jokatu zuten eta B taldekoak markagailuan aurreratu egin baziren ere amaieran A taldekoak nagusitu ziren eta 1-3 amaitu zen partida.\ \ Kadete mutilek bikain ekin diote kopari, lehenengo partida Elgoibarko taldearen kontra 2-1 irabazi baitute. Ea horrelako jarraipena ematen dioten.\ \ Infantil mutilak ere lan txukuna egiten ari dira eta Zestoaren aurka binako berdinketa erdietsi zuten larunbateko partidan.\ \ Esan beharra dugu gogotsu ekin diotela urte berriari eta ziur gaude hemendik aurrera ere horrela jarraituko dutela. #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide